ARTE HARTZE ZIKLOA 2026 (bonoa)
ARTE HARTZE ZIKLOA 2026 · bonoa
Kulturako 2026ko Arte Hartze Zikloaren egitarau osoa
ZIKLO EGITARAUA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Irailak 11 - Azaroak 21
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Bonoak
Bazkideek 30€
Ez-bazkideek 35€
Ikasle eta langabetuek 20€
INFORMAZIO GEHIAGO
Irailetik azarora bitartean, Aiaraldeak Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko artistak bilduko ditu Arte Hartze zikloaren baitan. Topaketa, elkarlan eta hausnarketarako gune izango da egitasmoa, euskarak zubi lana eginez eta sormena kolore zein forma anitzez jantziz.
Aiaraldeako hainbat txoko zeharkatuko ditu zikloak, eta bereziki Faktoria izango du bilgune nagusi. Euskararen arnasgune den espazio honetan, artistak elkartu, elkar entzun, elkarrekin sortu eta gozatzeko aukera izango dute. Une atseginak, inspirazioa, ikaskuntzak eta elkarrekiko aitortza uztartuko dira egitarauan.
IRAILAK 11, barikua · 18:30
Arte Hartze Zikloaren irekiera eguna: Podcast irekia + Auhen kontzertua
URRIAK 2, barikua · 19:00
Fusible taldearen kontzertua
URRIAK 18, domeka · 19:00
Paxkal Irigoyen egonaldiaren saio irekia
URRIAK 22, eguena · egun osoko egitaraua
AKulturgintza sendotzeko tresnak (tailerrak) + 12:00-14:00 Maita Kultura + 16:00-19:00 Marta Castro
AZAROAK 1, domeka · 18:00
Ibantuta zine ikuskizuna
AZAROAK 21, zapatua · 18:00
Arte Eman Festa: Sormen egonaldietan izandako artisten saio irekiak (Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois, eta Jon Garrido Gallado) + If Matxikote bekadunaren erakusketa + Hor Hor taldearen kontzertua
*Saio bakotzak bere sarrera dauka, baina Arte Hartze Zikloaren saio guztietara joango bazara, urtero bezala bono sarrerak egin ditugu!
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Libe eta Ixi): 633 51 73 83
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..