ARTE EMAN FESTA 26 · AHZ
ARTE EMAN FESTA 26 · AHZ
Arte Hartze Zikloaren amaiera festa. Artista egoiliarren saretze ekimena, Matxikote bekadunaren saio irekia eta HOR-HOR kontzertua
FESTA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Azaroak 21, zapatua / 18:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrera
Bazkideek 10€
Ez-bazkideek 12€
Ikasle eta langabetuek 8€
*15 urtetik beherakoek doako sarrera.
INFORMAZIO GEHIAGO
Arte Eman Festa 2026
Arte Eman festari hasiera emango zaio 18:00etan Sormen egonaldietan parte hartutako artisten lanak eta If Matxikote bekadunaren arteko mahai-inguru batekin. Bertan, gertutik ezagutu ahal izango ditugu sorkuntza proiektuen tripak, kontraesanak eta egiteko modu desberdinak. Aukera paregabea izango da artisten artean saretzeko eta kolektibizatzeko.
If Matxikote
Mahai inguru ostean If Matxikoteren erakusketaz gozatu ahal izango dugu.
HOR-HOR
Amaitzeko HOR-HOR xiberutarren kontzertua izango dugu. Haien hitzak kanta, kanta: Itxaro Borda, Francis Jammes, Joxean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta ezinbeztekoak zaizkien beste poeten idatzietaz abiatuz, Xiberu txokoko soinu bitxiak eskainiko dizkigute, hizkuntzen intimitatean, ahots soilez baita artetarik kontrabaxuz eta teklatuz lagundurik.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Libe eta Ixi): 633 51 73 83
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..