Tailer biziak
TAILER BIZIAK - IKUSENTZUNEZKOAK Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak osatutako bideo sorta bat da, eskualdeko emakume* sortzaileen ibilbide eta ezagutzak partekatu, aitortu eta sozializatzeko. Egitasmoa Arabako Foru Aldundiaren eta Laia Eskolaren babesarekin garatu da.
TAILER BIZIAK #01: Gurene Grande
GURENE GRANDE keramikagilea izan da TAILER BIZIAK IKUS-ENTZUNEZKOAK bideo sortako lehen gonbidatua.
Ikusi bideoaTAILER BIZIAK #02: Maied Urrutia
Argazkigintzaren lurretatik nola ikusten da norberaren gorputza eta irudiaren onarpena? MAIED URRUTIA PARRArekin naturaltasuna erretratatzen saiatu ginen, begirada eta idazluma feministarekin.
Ikusi bideoaTAILER BIZIAK #03: Marratik at
Marratik at topatu du mundua, artea, bere bizitza zein gorputza ulertzeko eta marrazteko modua Artziniega bizitoki duen Oihane MG ilustratzaileak. Marratik at markapean gifak, laminak eta abar egiten dihardu. Haustaretatik osatutako gogoetak margotu dizkigu bizipenetatik.
Ikusi bideoaTAILER BIZIAK #04: Txani Rodriguez
Liburu edo lan asko plazaratu dituenarentzat zaila da bat hautatzea, “guztiak dira bereziak niretzat”. Txani Rodriguezek literaturgintza lanen atzeko lan bakartiak, sareak eta sariak izan ditu hizpide, “tailer bizietako ikus-entzunezkoan”.
Ikusi bideoaTAILER BIZIAK #05: Malen Atxa
Malen Atxa ‘Matx’ abeslari laudioarra da. Bakarlari gisa aritu izan den arren, bakarrik sekula ez dela egon dio. ‘Katarsia’ diskoa ardatz, musikaren eszena aztertu dugu gaztetasunetik.
Ikusi bideoaTAILER BIZIAK #07: Raisa Alava
Raisa Alava Robina ilustratzailea da. Zuhatza du inspirazio toki, Aiarako bere herria. Bere ibilbide eta sentipenetatik, anspirazio eta azpirazioetako koloreak mahaigaineratu ditu.
Ikusi bideoa