Albisteak

2026


 2026ko urria 

'Aiaraldeko harrera guneak', eskualdeko baliabide eta espazioak gerturatzeko prest

Bor bor Aiaraldeko feminismo elkarteak “Aiaraldeko harrera guneak” atonduko ditu urriaren 17tik azaroaren 7ra, bailarako gune eta proiektu ezberdinak etorriberriei eskuragarritzeko.

Irakurri albistea


 2026ko iraila 

“Feminismoa Aiaraldean bor-bor” mintzodromoak, eskualdeko bilakaera eta estrategiak zehazteko 5 tailer

Azken hamarkadako eskualdeko bilakaera landuko dute Artziniegan, Aiaran, Okondon, Amurrion eta Laudion; etorkizuneko erronkak eta bideak marrazteko.

Prentsa oharra:


Irakurri albistea


 2026ko iraila 

“Munduko sendabelar jangarriak Aiaraldean” proiekturako jakintza bilketa, abian

“Lurra, jakintza eta komunitatea elikatzeko” parte hartze prozesua abiatu du Bor-bor Elkarteak. Urria bitarte egongo da parte hartzeko aukera, eta azaroaren 27an egingo dute proiektuaren aurkezpena, tailer batekin.

Prentsa oharra:


Irakurri albistea


 2026ko ekaina 

Artziniegan hasi dituzte aurtengo 'Kulturartekotasun txangoak'

Maiatzaren 28an izan zen Bor-bor elkarteak EPArekin elkarlanean antolatutako lehen Kulturartekotasun txangoa. Etorriberrien komunitatearentzat hurbiltze geografiko eta soziala ditu helburu ekimenak, saretzearekin batera.

Irakurri albistea


 2026ko maiatza 

“Kulturartekotasun txangoak” ekimena antolatuko du Bor-bor elkarteak, bigarrenez

Maiatzaren 28an izango da udaberriko irteera. Egitasmoaren helburua etorriberriei Aiaraldea ezagutaraztea da, saretu eta ahalduntzearekin batera.

Prentsa oharra:


Irakurri albistea


 2026ko maiatza 

'Agroekofeminismotik elkar elikatuz' zikloa, elikadura burujabetzatik ahalduntze komunitarioa sustatzeko prest

Emakumeentzat (ez-mistoa) “Agroefofeminismotik elkar elikatuz” tailerra antolatu du Bor-bor elkarteak maiatzaren 21etik ekainaren 11ra, Laia Eskolaren babesletzapean.

Irakurri albistea


 2026ko apirila 

43 lagun jaso ditu "Elikadura eta osasuna ikuspegi feministatik" zikloak

Hiru tailer edo saiotan parte hartze eta arrakasta handia izan du egitasmoak, Bor-bor elkartearen esanetan. Maiatzean bigarren zikloa garatuko dute, agroekofeminismoa ardatz hartuta.

Irakurri albistea


 2026ko urtarrila 

“Osasuna eta elikadura, ikuspegi feministatik” zikloa 3 gai eta saio barne hartzeko prest

Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak elikadura eta gorputza jarriko ditu erdigunean 2026ko lehen hiruhilekoan. Elikadura Faktoriarekin elkarlanean ondu dute proiektua.

Prentsa oharra:


Irakurri albistea