Elkarlanak
Bor-bor elkarteak, Aiaraldeko eragilea izanik, eskualdeko hainbat eragilerekin elkarlanean dihardu. Era berean, Euskal Herriko eragile feministekin ere gabiltza hartu-emanean. Horien artean daude honako eragileak:
Zurrumurruen aurkako sareak eta taldeak
ZAS! gizarte-eragile edo agenteek eta erakundeek osatutako sare bat da, gizartea sentsibilizatzeko estrategia bat garatzen duena, xenofobiari eta diskriminazioari aurre egiteko, bizikidetza hobetzeko eta kultura-aniztasunaren indarra baliatzeko.
Ezagutu
Euskal Herriko Bilgune Feminista
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa.
Ezagutu
Aiaraldeko EPA zentroak
Laudio eta Amurrioko helduentzako hezkuntzarako zentroak.
Ezagutu
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Aiaraldea Kooperatiba Elkartea irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatiba da, euskarari eta euskaldunoi komunitate integral bat eskaintzeko sortua. Kooperatiba Laudioko industrialdean kokatuta dago, auzolanean sortutako Aiaraldea Ekintzen Faktoria espazioan.
Ezagutu
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua
Euskararen normalizazioan lan egiten dugun edo lan egin nahi dugun entitate eta norbanakoen bilgunea da. Egun, hizkuntzaren normalizazioan bakarka eta nor bere bidetik egiten dugu lan, atomizatutako lan jardun horiek bildu, gogoetak partekatu eta norabide berdinean ekiteko lantresna izan nahi du Kontseiluak.
EzagutuEra berean, Arabako Foru Aldundia eta Laia Eskolarekin elkarlanean dihardugu, euren babes ekonomiko eta sozialari esker. Izan ere, gure hainbat egitasmo diruz lagundu izan dituzte Arabako Foru Aldundiak; berdintasun, kulturartekotasun eta euskaraz sozializatzeko programen bitartez. Ondorioz, Laia Eskolarekin ere etengabeko harremanean jardun dugu.
Bestalde, tokiko memoria historiko feminista euskaraz jaso eta zabaltzea xede duen BOR-BOR URTEKARI FEMINISTA liburuxkak (urtero argitaratu eta dohan zabaltzen dena), eskualdeko udal batzuen babesa izan du bidelagun, Laudioko Udalarena, Artziniegako Udalarena, Aiarako Udalarena eta Okondoko Udalarena kasu.