Ehun feminista saretzeko tresnak (koordinazioa)
2018an Feminismoa jorratzeko ildoa sortu zenetik, eskualdeko norbanako zein eragile feministak saretu eta ahalduntzeko tresnak sortu ditugu. Besteak beste, “Aiaraldeko eragile feministen topaketak”, Mugimendu Feministarekin koordinatzeko sortutako ‘Aiaraldeko Intranet Feminista’ eta bestelako ekimenak prestatu izan ditugu.
Saretzea
Feminismotik eta euskaratik ahaldundu eta saretzeko eratu zen gure proiektua. Zentzu horretan, saretzea izan da gure jarduera nagusietako bat (Feminismoa Aiaraldean jardunaldiaren ondorio izan zen egitasmo osoaren sorkuntza). Hala, Aiaraldeko emakumeen* topaketa feministak antolatu izan ditugu urtero formatu eta herri ezberdinetan, baita kulturartekotasuna jorratzeko beste hainbat proiektu eta jarduera ere.
Tokiko memoria historiko feminista pilatu eta zabaltzea
Mugimendu eta ekimen feministen jarraipena eta zabalkundea egiteko konpromisoa hartu genuen, halaber, 2022an (elkartea jaiotzearekin batera). Modu horretan, eskualdean urtero egindako lan guztia (baita Euskal Herri mailan gertatutakoen bilduma ere) BOR-BOR LIBURUXKAn pilatzen ditugu; tokiko memoriari ikuspegi eta bilakaera feminista ere gehitzeko. Horrez gain, tokiko memoria eta emakume* erreferenteen ezagutza zein lana aitortu eta sozializatzeko proiektuak burutu ditugu (Aiaraldeko Mugimendu Feministaren ikerketa eta dosierra kasu -gerora tribial digitala eta unitate didaktiko bilakatuko zena- edota ‘Aiaraldeko emakume* erreferenteak’ lan lerroari lotutako proiektuak bezala (mapa eta karta digitalak, esaterako).
Ahalduntzea
Arabako Foru Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako euskara sustatzeko programen diru-laguntzei esker ahalduntzeari begira hainbat solasaldi, ikastaro eta tailer antolatu ditu elkarteak 2022az geroztik (Bor-bor Solasaldi Zikloa antolatzen da urtero, adibidez). Horren adibide dira berdintasuna, kulturartekotasuna eta euskara sustatzeko gauzatzen proiektuak.